Altzoko Jaiak 2015

Altzotarrak jai giroan

Rebeka Calvo Gonzalez 2015ko uzt. 31a, 21:15

Altzon San Inazio festetan murgildu dira bete betean. Igandea bitarte izango dituzte ekitaldiak.

San Inazio eguneko bazkariak eta gero, pilota partidekin hasi dituzte arratsaldeko ekitaldiak. Oraindik ere jaia da nagusi Altzon, hala ere, Egan eta Zesuma taldeen emanaldiak entzun ahal izango baitira goizaldera arte. 

Hemen datozen egunetako egitarauak:

Abuztuak 1 larunbata

Egun guztian zehar Iraunkorrak txaranga ibiliko da herrian barrena

12:30ean: Paella lehiaketa.
15:30ean: Plater hausketa (antolatzaileak ez dira ezbeharren arduradun egingo)
Arratsaldean: Euskal kantuak, aulki jokoa eta toka txapelketa
21:30ean: Sagardo dastaketa (“kaxola” bakoitzak berea ekarri behar du)
Ondoren: Xabi dantzalekurekin disko-festa
Atsedenaldian: Aulki jokoa

Abuztuak 2 igandea

11:00etan: Gorriti eta bere animaliak
Ondoren: Umeen hamaiketakoa
12:30ean: Txakolin probaketa
16:30ean: XIX. Frontoi Zahar Berrituko txapelketako finalak
19:00etan: Herri kirolak:
-Eneko Saralegi
-Ruben Saralegi / Mikel Larrañaga
22:30ean: Bertso jaialdia: Sebastian Lizaso, Angel Mari Peñagarikano, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Mikel Artola. Gai jartzailea: Manu Olano
Ondoren: Gabenara taldearekin erromeria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!