Altzoko Jaiak 2015

XIX. Frontoi zahar berrituko txapelketako finalak

Andoni Uzkudun 2015ko abu. 2a, 19:03

Gaur arratsaldean, Altzoko frontoi zahar berrituko eskuzko finalak jokatu dira.

XIX. Txapelketa honetan, hiru final ikusteko aukera izan da. Txikienen artean, Mikel eta maurok, markel eta mikel bikoteen arteko partida eta bigarren bikote hau atera da garaile. Ertainetan, Andoni eta ekaitz bikoteak galdu egin du Iker eta Peruren aurka. Zaharrenetan berriz, Mikel eta Joanesek ezin izan dute Jon eta Unairen bikotea garaitu. Partaide asko izan dira eta antolakuntzatik oso gustora agertu dira aurtengo txapelketarekin.

Pilota partiden ostean ere festak aurrera jarraituko du:

Abuztuak 2 igandea

11:00etan: Gorriti eta bere animaliak
Ondoren: Umeen hamaiketakoa
12:30ean: Txakolin probaketa
16:30ean: XIX. Frontoi Zahar Berrituko txapelketako finalak
19:00etan: Herri kirolak:
-Eneko Saralegi
-Ruben Saralegi / Mikel Larrañaga
22:30ean: Bertso jaialdia: Sebastian Lizaso, Angel Mari Peñagarikano, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Mikel Artola. Gai jartzailea: Manu Olano
Ondoren: Gabenara taldearekin erromeria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!