Igandea izan arren, gaur ez da mezarik egon Altzon, baina herritar ugari gerturatu da elizara. Izan ere, ohi bezala, korrika girotze ekitaldia antolatu dute, eta Arimaz orkestraren kontzertuaz gozatzeko aukera izan da bertan. Altzoko Udalak eta Koruak antolatutako ekitaldia izan da, eta herritar asko animatu dira bertara giro ederra sortuz. Kontzertua amaituta, herriko plazan elkartu dira. Bertan, Korrikako arropa erosteko aukera ere izan dute eta kaxa bat jarri dute herritarren laguntzarekin kilometro bat erosteko.
Martxoaren 23an, ordu batak aldera igaroko da Korrika Altzoko lurretatik; Borda baserri ingurutik Artzabaltza ingururaino doan bide-gorritik, hain zuzen.