Beran (Nafarroa) jokatu zen igandean XVIII. Mendi Maratoi Erdia eta Iñaki Olano altzotarrak irabazi zuen estreinako parte hartzean. 21 kilometroko eta 2.700 metro baino gehiagoko desnibeleko ibilbidea 1.44.53ko denboran egin zuen. Bigarren, oso gertu, Damien San Martin (1.46.33) helmugaratu zen eta hirugarrena Xabier Macias izan zen (1.47.20). Olanok, San Martinek eta Maciasek ia elkarrekin egin zuten Larungo gaina, baina jaitsieran korrikalari altzotarrak ihes egin zuen.
Olanok palmaresean Oier Ariznabarreta ordezkatu du, azken zortzi edizioetako irabazlea, oraingoan parte hartzerik izan ez duena. Altzotarrak ezin izan du lortu Ariznabarretak 2014az geroztik duen errekorra: 1.37.30.