Espainiako bandera kendu dute Amasa-Villabonan

Tolosaldeko Ataria 2014ko api. 12a, 12:33
Arrantzalez jantzitako dozena bat pertsonak udaletxe atarian zegoen Espainiako bandera kendu zuten atzo arratsaldean. Kendu ondoren, Carlos Urquijo, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari bidali zioten postaz.

Arrantzaleek 'Geurea Ikurriña. Inposaketarik ez!" lelopean kalejira egin zuten herriko kaleetan zehar, Udalari Espainiako bandera jartzeko agindua salatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!