Kulturaren transmisioaz aritu dira Ahoa Bete Hotseko bigarren egunean

Tolosaldeko Ataria 2014ko uzt. 3a, 15:00
Joseba Tapia izan da eguneko lehen hizlaria
Ahoa Bete Hots jardunaldien lehen egunean kantagintza izan zuten hizketagai, eta bigarrengoan kulturaren transmisioaz aritu dira Joseba Tapia, Jon Sarasua eta Antton Luku.

Bigarren saioa Joseba Tapiak (Lasarte, 1964) hasi du eta musikak ganbaratik akademiara edo entsegu lokaletatik musika eskoletara egiten duen bidearen kezka izan du hizpide. Ondoren Jon Sarasuaren (Aretxabaleta, 1966) txanda izan da, eta bertsolaritzan zein beste jardueretan transmisioak duen garrantziaz hitz egin du. Azken hizlariak, Antton Lukuk (San Francisco, AEB, 1959) Euskal kultura? eta Libertitzeaz liburuetan bildutako ideiak ekarri ditu Mintzolara antzerkiaren trasmisioaz aritzeko. Bukatzeko hiruek generoen transmisioaren inguruko mahai ingurua egin dute.

Hirugarren jardunaldian ere hiru hizlari ariko dira. Xabier Amuriza bertsolaritzaren transmisioaz ariko da, Antton Irusta ipuinen transmisioaz eta Miren Artetxe gazteen hizkuntza erabileran bertsolaritzaren transmisioak duen eraginaz. Xabier eta Miren Amurizaren bertso saioarekin bukatuko dute eguna.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!