Diadarekin bat eginaz V-a egitea proposatu dute

Asier Imaz 2014ko ira. 9a, 15:19

Gure Esku Dago herri ekimenak, Aiztondo bailarako herritarrak Herrialde Katalanetako Diadarekin bat egitera deitu dituzte; V-a egiteko erronka zabalduz.

Villabonan antolatu dute ekimena etzi, irailak 11. Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da lelopean Errebote plazan elkartuko dira, 20:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!