Xabier Olanok Amasa-Villabona bisitatu du

Tolosaldeko Ataria 2015ko mar. 27a, 13:11

Ahaldun Nagusi izateko EH Bilduren hautagaia, Xabier Olano, Amasa-Villabonan izan da gaur goizean. Harrera instituzionala egin diote udaletxean eta ondoren herriko hainbat proiektu bisitatu ditu.

Goizeko 11:00etan Aritza kultur elkarteak www.amasavillabonaoroitzen.net web gunea aurkeztu du udaletxeko pleno aretoan eta bertan izan da Olano. Ondoren, Gurea erakusketa gela bisitatu du. Herriko hainbat gune estaltzeko aurkeztu diren proiektuak bertatik bertara ikusi ahal izan ditu. Ondoren Santiago egoitza eta Arratzain futbol zelaia bisitatu ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!