2015/11/17 17:30 - 18:30

Oinkari, 40 urte dantzan

Oinkari, 40 urte dantzan
Ikastolako ganbara, Amasa-Villabona

Dantza familian tailerra: jolas eta parte hartze ariketen bitartez, familia dantzara gerturatzea helburu duen tailerra. 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Ezinbestekoa da haurra egitasmoan parte hartuko duen heldu batekin gutxienez lagunduta joatea.

Irakaslea: Eneko Gil (Kukai konpainia).

Doan.

Izena-emateko: harremanak@oinkari.eus / 660139380

- Lehen saioa beteko balitz, bigarren saio bat antolatuko lukete, 18:30ean.

- Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!