2015/10/06 18:00

Kapulana bat zintzilik

Kapulana bat zintzilik
Subijana etxea, Amasa-Villabona

Miren Amuriza. 

Kapulanak Mozanbikeko emakumeen ohial koloretsuak dira: soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana  biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. Han dira erabilera anitzekoak, ezen edozer aurki baitaiteke zapi handion estalpean. Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako.

Sarrera doan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!