Santio Jaiak 2016

Bertan behera geratu da Su ta Gar taldearen kontzertua

Tolosaldeko Ataria 2016ko uzt. 20a, 14:41

Vendetta taldeak joko du talde eibartarraren ordez.

Aitor Gorosabelek atzamar batean duen lesioaren ondorioz, Su ta Gar taldeak ezingo du Santio Jaietan jo. Talde eibartarraren ordez, Vendettak eskainiko du kontzertua. Villabonako Udalak prozesu parte hartzaile bat jarri zuen martxan, eta Su Ta Gar taldeak lortu zituen puntu gehien.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!