Santio Jaiak 2016

Onddo Gazte Asanblada ere txupinazoaren zain

Tolosaldeko Ataria 2016ko uzt. 21a, 17:54

Villabonako Onddo Gazte Asanbladak ere hainbat ekintza antolatu ditu Santioetarako. 

Onddo Gazte Asanblada ere prest da santioetarako. Hainbat ekintza antolatu dituzte herriko festetarako: uztailaren 24an txupinazoa egingo dute 11:45ean, eta 00:00etan Little Martin Selektah eta LPF taldeen kontzertuak izango dira. Uztailaren 26an, gazte jokuak egingo dituzte 17:00etan eta 23:00etan Txila Pipar taldearen kontzertua izango da gaztetxean.

Asteazkenean izango dute egunik handiena gazte asanbladako kideek. Gazte Eguna antolatu dute: 14:30ean gazte bazkaria egingo dute eta orkresta elektrotxaranga ibiliko da gero herriko kaleetan zehar. 21:00etan afaria eskainiko dute. Gazte Eguneko bazkariko eta afariko tiketak salgai daude dagoeneko Apatx, Iratzar eta RK tabernetan, 10 eurotan. Uztailaren 24a izango da tiketak erosteko azken eguna eta aukera dago bejetariano eta haragijaleentzat. 

Uztailaren 30ean, larunbata, Humus, Adorez eta Bi Bala taldeen kontzertuak izango dira gaztetxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!