Santio Jaiak 2016

Denetarik festen lehen arratsaldean

Irati Saizar Artola 2016ko uzt. 24a, 19:27

Villabonako txoko ezberdinetan ekintza desberdinak izan dituzte ikusgai festen lehen egunean.

Egitaraua begiratu eta gehien gustatzen zaizun ekitaldira joan besterik ez zen egin behar arratsaldean Villabonan. Aukera zabala zegoen, adin, gustu eta giro ezberdinetakoa.

Batetik, herri bazkariaren ostean, perkusio emanaldi ibiltariak, Kolpez Blaitaldeak alaitu ditu kaleak. Tabernaz taberna ibiltzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Bestetik, Frontenis finala ospatu da Olaederrako frontoian. Mikel Otaño eta Eneko Maizen artekoa izan da eta azken honek jantzi du txapela hirugarren aldiz. Jarraian, Paxakako finala jokatu da frontoi berean. Eneko Maiz aritu da berriro ere Iñigo Irisarri lagun zuela eta garaile izan dira Jon Urbieta eta Iñigo Labakaren aurka. Bien bitartean, kiroldegiaren beste aldean, bola tirada izan da helduentzat Behar Zana elkarteko Bola Taldearen eskutik. Arratsalde gehiena bertan pasa dute. 

Eguna amaitzeko, futbito finala jokatuko dute Errebote plazan eta afal ostean, dantzaldia izango da plazan Iratzar taldearen eskutik.

Hona hemen biharko egitaraua:

8:00. Diana, dultzaineroek alaituta.

10:30. XXXVI. Herri krosa haurrentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik.

11:00. XXXVI. Herri krosa helduentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik.

11:15. Udalbatzaren desfilea, Loatzo Musika Eskolako Txistulari Taldeak lagunduta, Santiago egoitzara bisita eginez.

12:15. Sari banaketa: Atari bizi eta programaren portada lehiaketak, Erreboteko plazan.

12:30. Erraldoien, ipotxen eta buruhandien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Txistulari Taldeak alaituta, Erreboteko plazatik abiatuta.

13:30. Soka dantza, Oinkari Dantza Taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

18:00. Sokamuturra, Erreboteko plazan, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta.

22:00. Oinkari Dantza Eskolaren emanaldia, Olaederra kiroldegian.

00:00. Dantzaldia, Akerbeltz taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!