Ukabilez Kolpe festa egingo dute Amasa-Villabonan

Tolosaldeko Ataria 2023ko uzt. 11a, 07:58
Tolosaldeko GKS-k Villabonako Berdura plazan egindako ekitaldi bateko irudia.

Aiztondoko GKS-k antolatuta, uztailaren 21ean izango da; musikaz gain, kirol ikuskizuna izango da Behar Zana frontoian, eta afaltzeko aukera ere eskainiko dute.

Ukabilez Kolpe festaren egitaraua:
  • Uztailak 21, ostirala
    • 18:00. BassAgain, Maiatzaren Lehena plazan.
    • Ondoren. Lil Mutiko eta Denso.
    • 22:00. Kirol ikuskizuna Behar Zana frontoian.
    • Ondoren. DJ Euzkolabel, Aljibean.

*Afaltzeko aukera egongo da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!