Amezketako jaiak 2015

Amezketako jaien egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2015ko uzt. 29a, 18:31

Abuztuaren 21etik 25era ospatuko dituzte San Bartolome jaiak amezketarrek.

ABUZTUAK 21, OSTIRALA
EULIAREN JAITSIERA ETA IV. KUADRILA EGUNA
10:00. Euliaren jaitsiera eta agurra, txistulariekin.
10:30. XV. pelota txapelketa herrikoiaren finalak.
Ondoren. Poteoa.
14:30. Kuadrillen bazkaria.
Jarraian. Joku poteoa.
21:00. Zahagi ardoa (udalak sagardoa jarriko du).
Argazki muntaiaren emanaldia.
23:00. Berbena.

ABUZTUAK 22, LARUNBATA
UMEEN EGUNA
Goizean. Puzgarriak.
Eguerdian. Umeen bazkaria Zazpi-itturri elkartean.
Arratsaldean. Puzgarriak, merienda eta buruhandiak.
20:30. Zahagi ardoa.
23:30. Imuntzo eta Beloki.

ABUZTUAK 23, IGANDEA
11:15. Meza.
12:30. Dantza edo herri kirolak.
17:00. Pelota partidu profesionalak.
• Jaka-Urruzola / Irribarria-Larrinaga
• Altuna III-Rezusta / Irujo-Tolosa
Sarrera 15 euro.
19:30-20:30. Egan umeentzat.
23:00. Egan.

ABUZTUAK 24, ASTELEHENA
SAN BARTOLOME EGUNA
10:00. Diana.
11:00. Meza.
12:00. Herri kirolak plazan, herriko haur, gazte eta helduek eskainita.
13:00. Txakolin dastaketa (jatekoa norberak eraman behar du, udalak parrila piztuko du).
15:30. X. mus txapelketarako izen ematea. (bikoteetako batek amezketarra izan behar du eta 10 euro ordaindu beharko da bikoteko).
16:00. X. mus txapelketa.
21:30-00:00 Gaztetxoentzako DJa plazan.
22:30. Altuna anaiak frontoian bertso saioa: Uxue Alberdi, Bixente Gorostidi, Julio Soto, Angel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso; gai jartzaile, Amaia Agirre.
00:00. Eztengiro trikiti taldea plazan.

ABUZTUAK 25, ASTEARTEA
12:00. Herriko neska-mutil gaztetxoen bizikleta igoera San Martinera (neska-mutilen artean 2 maila bereiziko dira: 12 urte arte eta 13tik 16ra bitarte.
12:30. Trial-bike ikuskizuna plazan, Juanda de la Peña valentziarraren eskutik.
Arratsaldean. Ansa ahizpen kantaldia, Altuna Anaiak frontoian
20:30. Sagardo dastaketa.
00:00. Euliaren entierroa dultzaineroekin.
Jarraian. Berbena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!