“Egoera honi eusten diogun bitartean jarraituko dugu, eta ezin bada utzi egin beharko dugu”

Baserritik saioko protagonista Ainhoa Zuriarrain artzaina da. Donostian jaio bazen ere, umetatik izan du Amezketarekin lotura, eta baita baserriarekin ere. Beste lan esparru batzuetan aritu eta gero, Jon Ander Goñi senarrarekin batera erabaki zuen artzaintzatik bizitzea. Amezketako Oteiza Goikoa baserrian bizi dira eta gaztak ekoizten dituzte. Zuzeneko salmenta bidez saltzen dituzte, eta gaztak egiteak ardura eskatzen dio Zuriarraini.

Ainhoa Zuriarrain, gaur egun, Jon Ander Goñi bikotearekin batera Amezketako Oteiza Goikoa baserrian bizi bada ere, Donostian jaioa eta hezia da. Taberna, arrandegi edota enpresan lanean aritu eta gero, bikotearekin batera artzaintzatik bizitzeko erabakia hartu zuen. Senarrak, aldiz, umetatik bizi izan du artzaintza. Idiazabal jatorriko gaztak ekoizten dituzte, eta zuzeneko salmenta bidez saltzen dituzte.

 

Artzaintzatik bizitzea erabaki eta gero, hasiera “gogorra” egin zitzaiola aitortu du Zuriarrainek.

 

Baserriko lan batzuk batera egiten ditu bikoteak eta beste batzuk banatuta dituzte Oteiza Goikoa baserrian. Ardiei jaten ematetik hasi, eta ardiak zaintzearekin batera, ardiak jetzi, gaztak egin eta zuzeneko salmentaz arduratzen dira. Gazten eskaerak eta banaketak egiteak ere bere denbora eskatzen duela kontatu du Zuriarrainek.

 

Ardiak behar bezala zaintzeari garrantzia eman dio, eta senarrak ardi guztiak ezagutzen dituela esan du.

 

Gaztak egiteak ardura eskatzen dio Zuriarraini, "tentuz" ibili beharra. Eta gazta on bat egiteko sekreturik ez dagoela dio. Gakoa ardien elikaduran jarri du, eta gaztak egiteko sortzen duten esnean.

 

Baserriak ematen dion lan guztiaz gain, lasaitasuna ematen dio baserriak, edota bizilekuak. Ez da damutu lehen sektoretik bizitzeko hautua egin izanaz.

 

Alaba ere hasi da gurasoekin lanean, eta beste langile bat ere badute, eta horrek atseden egunak izateko aukera ematen die.

Damurik ez, baina buru hauste eta zalantzak sortzen dizkie gaur egun bizi duten egoerak. Orokorra dela dio, baina prezio guztiak garestitu diren bezala, beraien haragia kasu, duela 40 urteko prezioetan mantentzen dela salatu du: “Egoera honi eusten diogun bitartean jarraituko dugu, eta egunen batean ezin bada, utzi egin beharko dugu”.

Tolomendik babestutako tartea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!