Anoetako Festak 2016

Anoetako festen egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2016ko mai. 12a, 21:35

Datorren ostiralean, hilaren 20an, hasiko dira Anoetako festak, eta hilaren 29an igoko dute kukua, jaiei amaiera emateko.

Maiatzaren 20a, ostirala

22:30 Haria ikuskizuna, Anoetako Anitz dantza taldearen eta Loatzo musika eskolaren eskutik, kiroldegian.

Maiatzaren 21a, larunbata, KUADRILLEN EGUNA
10:00 Herri krosa umeentzat plazan.
Ondoren, helduen herri krosa, Ivan Torres II. Memoriala.
12:00 Kuadrillen eguneko txupinazoa eta kalejira.
14:00 Kuadrillen bazkaria frontoian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, basoak eta ahozapiak eraman ditzala. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
16:30 Kuadrillen arteko jokoak plazan.
19:00 Kuadrillen poteo animatua Eonian elektrotxarangarekin.
21:00 Kuadrillen afaria frontoian.
23:30 Dj Bull plazan.

Maiatzaren 22a, igandea, DANTZARI TXIKI EGUNA
10:00 Eskualdeko herrietako dantza taldeen kalejira.
12:00 Mokadutxoen dastaketa plazan. Zero Zabor filosofiari jarraituz, ekarri zure tupperra etxetik, pintxoak etxera eraman nahi badituzu.
12:30 Dantza taldeen emanaldia plazan.
18:00 Anitz dantza taldearen emanaldia plazan.
19:00 Kantaldia: Aire Ahizpak plazan. Orbinox enpresak diruz lagunduta.
Ondoren, taloak dastatzeko aukera izango da.

Maiatzaren 25a, asteazkena
18:55 Herriko txalapartariek Kukuaren etorrera iragarriko duten plazan.
19:00 Herriko plazan txupinazoa, Kukuaren jaitsiera kanpai hotsekin eta danborrada, Loatzoko txarangarekin.
Pregoilariak: Anoetako txistulari taldea, batzuk txistua jotzen hasi zireneko 25. urteurrena dela eta.
20:00 Sardina jatea plazan, Kuku elkarteak antolaturik eta Loatzoko trikitilariek alaiturik.
23:00 Iratzar erromeria taldea plazan.

Maiatzaren 26a, osteguna, KORPUTS EGUNA: Umeen Eguna, Mozorro Eguna
EGUN HONETAN BARRAKEN PREZIOA MERKEAGOA IZANGO DA
10:30-13:30 Ume eta gaztetxoentzako parkea plazan, eta apar festa (euria egiten ez badu).
17:00 Irrien Lagunen ikuskizuna plazan: Irrien Lagunekin kanta eta dantza.
18:00 Txokolate jatea plazan, Anoetako Osinzulo Jolastoki elkarteak antolaturik.
19:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
21.00 Saiheski jatea plazan, Anoetako eragileek antolaturik. Tiketak salgai herriko taberna guztietan.
00:00 Zesuma erromeria taldea plazan.

Maiatzaren 27a, ostirala
10:00 XIX. Esku pilota herri txapelketa. Finalak. Udal pilota eskolak antolaturik.
11:00 Herriko jubilatuen arteko Toka txapelketa plazan. Alkartasuna elkarteak antolaturik.
17:30 Play-back plazan. Ondoren, merienda partaideentzat zimiterioan.
19:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
20:00 Anoetako txistulari taldearen emanaldia plazan.
22:30 Bertso saioa frontoian: Gipuzkoako bertso txapelketako lehen sei finalistak: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Unai Agirre eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Amaia Agirre. Edp energia enpresak diruz lagunduta.
00:30 Kontzertua plazan: McOnak.

Maiatzaren 28a, larunbata, GAZTEEN EGUNA
11:00 Ume jolasak plazan, Kulki taldearekin: baserri jolasak.
12:30 Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
15:30 Mus txapelketa Giraldo tabernan.
16:00 Txirrindulari lasterketa herriko ume eta gaztetxoentzat. Oriako txirrindulari eskolak antolaturik.
16:30 Txirrindulari lasterketa (alebinak eta infantilak). Oriako txirrindulari eskolak antolaturik.
17:30 Zaldi lasterketa kiroldegi ondoan, Gurdi kooperatiba elkartearen laguntzaz.
18:30 Gazteen kalejira dantza eginez.
19:00 Sagardo dastaketa, txorizo egosia eta gazta pintxoekin, Kuku elkarteak antolaturik.
21:00 Herri afaria frontoian. Izen-ematea: maiatzaren 20ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, basoak eta ahozapiak eraman ditzala. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten. 
23:30 Gazteen dantza plazan.
Ondoren, Sugar Skulls mariatxi taldea plazan.

Maiatzaren 29a, igandea
12:00 Pala txapelketako finalak frontoian. Kuku pilota elkarteak antolaturik.
12:00 Lasarteko eta Anoetako kantujira taldeen kalejira, plazatik abiatuz.
12:30 Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
18:30 Herri kirolak, plazan.
19:30 Erromeria plazan, Imuntzo ta Belokirekin, 21:00ak arte.
21:00 Kukuaren igoera kanpandorrera.
23:00 Erromeriaren jarraipena, Imuntzo ta Belokirekin.

[Ikusi pasa den urteko jaietako argazki eta bideo guztiak]

Ekainaren 5ean, igandea
10:00 Txirrindulari lasterketa, Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenez (junior mailakoak). Oriako txirrindulari eskolak antolaturik.

Ekainaren 22a, asteazkena
18:00 Adineko anoetarren testigantzen grabaketak: laburpen bideoaren proiekzioa, udal areto nagusian.

Ekainaren 23a, osteguna, SAN JOAN BEZPERA
18:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
20:30 Herri afaria plazan. Izen-ematea: ekainaren 16ra arte udaletxean edo liburutegian. Nahikoa izango da lagun kuadrilla bakoitzeko bat apuntatzea, bere taldean zenbat diren azalduz. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, basoak eta ahozapiak eraman ditzala. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
22:15 Txalapartariek San Joan Bezperako suaren jaia iragarriko dute. Ondoren, suaren inguruan San Joan zortziko kantuak eta erromeria, ahosoinuarekin.

Ekainaren 24a, ostirala, SAN JOAN EGUNA, Jubilatuen Eguna
12:00 Meza jubilatuei eskainia. Meza eta gero, herriko dantzariek agurra dantzatuko dute herriko jubilatuen omenez.
14:00 Herriko jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Zuloaga Txiki jatetxean. Bazkalostean Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariak ariko dira. Ondoren, dantzaldia izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!