2016/06/23 18:00

San Joan bezpera

San Joan bezpera
Anoeta

18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
20:30. Herri afaria plazan. Izen-ematea: ekainaren 16ra arte udaletxean edo liburutegian. Nahikoa izango da lagun kuadrilla bakoitzeko bat apuntatzea, bere taldean zenbat diren azalduz. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, basoak eta ahozapiak eraman ditzala. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
22:15. Txalapartariek San Joan Bezperako suaren jaia iragarriko dute. Ondoren, suaren inguruan San Joan zortziko kantuak eta erromeria, aho soinuarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!