Anoetako Festak 2016

Dantzarako eta festarako gogoz daude anoetarrak

Tolosaldeko Ataria 2016ko mai. 28a, 19:22

Gazteen eguna da gaur Anoetako Korputs festen barruan. 18:30ean kalejiran atera dira gazteak, dantza eginez. Aurretik zaldi lasterketa egin da kiroldegi ondoko zelaian. Gauean, herri afariarekin eta gazteen dantza emanaldiarekin jarraituko du festak.

Bihar agurtuko dituzte Korputs festak, Kukuaren igoerarekin. Bien bitartean, zer egina egongo da ordea. Hona hemen, festen azken eguneko egitaraua:

Maiatzaren 29a, igandea
12:00 Pala txapelketako finalak frontoian. Kuku pilota elkarteak antolaturik.
12:00 Lasarteko eta Anoetako kantujira taldeen kalejira, plazatik abiatuz.
12:30 Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
18:30 Herri kirolak, plazan.
19:30 Erromeria plazan, Imuntzo ta Belokirekin, 21:00ak arte.
21:00 Kukuaren igoera kanpandorrera.
23:00 Erromeriaren jarraipena, Imuntzo ta Belokirekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!