Belaunaldi berriei ongi etorria

Urteroko zitari jarraituz, gazte eguna antolatu du Anoetako gazte asanbladak. Egun osoko egitaraua izan dute belaunaldi berriei ongi etorria emateko eta elkarren arteko harremanak sortzeko.

Goiz goizetik hasi dira gazte egunarekin, goizeko 9:00etan gosaria egin dute eta ondoren, asanblada egin dute urteko balorazioa egin eta erronka berriak jartzeko asmoz. Asanblada ondoren, sagardo dastaketa egingo dute pintxo ezberdinekin lagunduta, bazkaltzeko paella prestatu dute elkarlanean.

Bazkaldu ostean, bideo proiekzioa izan dute eta horren ostean, poteoan ibili dira herrian zehar. Gauean, kontzertuen txanda izango da, 23:00etatik aurrera. Zaparra eta Eztanda taldeak igoko dira Anoetako Gaztetxeko oholtza gainera. Txirrisklasa banatuko da gauean, eta sarrera 5 eurokoa izango da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!