2015erako egutegia osatu nahi du udalak

Tolosaldeko Ataria 2014ko aza. 13a, 17:37

2014. urtean herritarrek ateratako argazkiekin osatu nahi du Asteasuko Udalak datorren urteko egutegia.

Honela, herritarrek ateratako argazkien bilketa egin nahi du udalak eta herriko paisaiak, ondare artistikoa, pertsonak, festak edo urtean zehar antolatzen diren beste ekitaldietako argazkiak eduki ezkero baliagarriak izan daitezke egutegia osatzeko. Parte hartu nahi duenak, argazkiak kultur-etxean utzi beharko ditu, formatu digitalean, azaroaren 14a baino lehen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!