2016/05/19 19:00

Mari Juli Azkue Ohorezko lehendakari

Mari Juli Azkue Ohorezko lehendakari
Udaletxea, Asteasu

Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Marijuli Azkue Arrastoa asteasuarra ohorezko lehendakari izendatuko du. Orain urtebete Biltzar Nagusian izendatu izanaren agiria eta ohorezko lehendakariaren ikur edo oroigarria emateko ekitaldia izango da.

Bertan, Asteasuko Txistulari Taldea, Juan Tapia, Lorratzak taldea, Imanol eta Jon Ubeda eta Mujika-Dumaldarren laukotea ariko dira. Musikaz gain, Aitor Amutxastegik egin duen 25 minutuko bideoa ikusi ahal izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!