Ohiturazkoa izaten da Baliarrainen Maiatzaren Lehenaren bueltan herrian bazkaria egitea, eta ohiturazkoa izaten da gainera menua: txekor jatea.
Aurretik prestaketa lan handia izaten du, eta gaur ere lan horretarako boluntarioak ez dira falta izan, iluntzeko 00:00etan jarri baitute txekorra erretzeko makineria martxan. Adituak txekorraren bueltan, gazteak zerbitzatzen, eta herritarrak zein bisitariak menua dastatzen herriko frontoian.
Bazkal aurretik Aramako loreen postua izan da, eta bazkal ondoren musikarako tartea ere izango dute Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus trikitilarien eskutik.