2016/05/21 08:30

Eltziegoko bodegara irteera

Eltziegoko bodegara irteera
Belauntza

Udalak Eltziego herrian dagoen Viña Salceda bodegara irteera antolatu du maiatzaren 21erako. 08:30ean abiatuko dira, Andresene baserri atzetik. 30 euro ordainduta, bazkaria eta autobusa barne.

Ordainketa autobusean egin beharko da. Izena udaletxean eman behar da, bertara joanez edo 943 67 43 66 telefono zenbakira deituta. Azken eguna maiatzaren 17a izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!