Muñecasen garaian torturatuak izan zirenei deia

Tolosaldeko Ataria 2014 mai 02 Ibarra

Goldatu elkarteko kideak Ibarran egongo dira asteazkenean, hilak 7, eta Muñecas guardia zibil ohia Tolosako koarteleko buru zela torturak jasan zituzten herritarrei deia egin diete bertaratzeko. 20:00etan bilduko dira, plazan. Goldatu Frankoren diktadura garaiko euskal preso eta errepresaliatuen elkartea da.