Berrobiko jaiak 2015

Paella lehiaketa kuadrillen egunean

Tolosaldeko Ataria 2015ko abu. 29a, 17:18

Kuadrilla eguna dute gaurkoa Berrobin. Paella lehiaketarako elkartu dira guztiak frontoian eta egun guztian zehar badute zer ospatu.

Eguzki izpietatik babesean aritu dira Berrobiko kuadrillak paella lehiaketan, frontoian egin dute. 10 kuadrilla ezberdinek hartu dute parte eta lehiakatarako prestatu duten paella bera jan dute ondoren bazkaltzeko. Dastaketa lanetan, Iriarte jatetxeko Felix Belaunzaran aritu da eta Ekain Yarzak inoren laguntza gabe egin duen paellak lortu du lehen saria. Egurrezko kutxara eta sardexka irabazi ditu.

Bitartean, bertso bazkaria izan dute elkartean. Arratsalderako, berriz, herritarren arteko jolasak antolatu dituzte et afal aurretik, giza proba saioa izango da ikusgai; Berrobiko taldea, Andutz Itziarren aurka lehiatuko da. Afal ostean, Fan&Go musika taldeak alaituko du plaza ingurua.

Hona hemen biharko egitaraua:

ABUZTUAK 30, IGANDEA
11:00. Pilota partidak.
13:00. Trikitixa txapelketa.
17:00. Alurr dantza taldearen emanaldia.
19:00. Bat-batean bertso musikatuak.
20:00. Zahagi ardoa herriko trikitilariek alaiturik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!