2015/09/30 20:30

Bilera

Udaletxeko bilkura aretoa, Berrobi

Kezka sortzen dio Berrobiko Udalari herria zeharkatzen duen errepideak dakarren "trafiko astunak" eta "are gehiago honen gehiegizko abiadurak herritarrak etengabe arriskuan jartzeak berak". Gai honen inguruan udalari beren kexua adierazi diete herritar ugarik. Hori horrela eta foru aldundiarekin martxan jarritako prozesu bat bitarte, bilera antolatu du udalak, 20:30ean, udaletxeko bilkura arteoan, errepidearen gaiari buruz hitz egiteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!