lizaso aseguroak irudia

Lizaso

Lopez mendizabal ibiltokia, 3 , Tolosa https://lizaso.es/
Lizaso logotipoa

Lizasok 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du, baina talde gaztea gara, enpresako bigarren belaunaldiak osatutakoa.

Denbora honetan ohartu gara aseguru-sektoreak mila onura eskaintzen dituela, eta, horregatik, egunez egun hobetzen saiatzen gara, gure bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.
Etengabeko prestakuntza jasotzen dugu, aseguru-etxeen proposamen ezberdinak aztertu eta zure beharretara gehien egokitzen den estaldura emateko.

Merkatua eta bizitza aldatzen ari dira etengabe, eta, beraz, ezinbestekoa da teknologian inbertitzen jarraitzea, gure bezeroei aseguruen kudeaketa errazteko.

Konfiantzak elkartzen gaituela uste dugu, eta, horregatik, aseguru partikularren zein profesionalen inguruan aholkatzen dizugu, babestuta eta lasai egon zaitezen. Ezbeharren kasuan ere gu arduratzen gara guztiaz

Merkatuan liderrak diren aseguru-etxeekin lan egiten dugu, eta, horrez gain, elkarte baten barruan gaude, behar handiagoei erantzun behar zaienerako. Izan ere, batasunari darraio indarra!

Kokapenaren mapa