Ibarrako piperminak elkartuta

Tolosaldeko Ataria 2014ko api. 12a, 20:27
III. Piparmin eguna ari dira ospatzen ibartarrak. Gaztetxetik igarotako belaunaldi ezberdinak elkartzea izan du helburu egunak. Ibarrako gazte guztien jaiari eguerdian eman diote hasiera, eta goizaldera arte luzatuko zaie eguna.

Gaztetxean zuten elkartzeko lehen hitzordua, eta ekitaldia izan dute lahenik eta behin. Ondoren, eta indarrak behar bezala hartzeko, gazte bazkaria egin dute gaztetxean bertan.

Jarraian, umore ona lagun hartuta, plazan elkartu dira eta gazte olinpiadak egin dituzte.

Kalejira, barrikotea, erromeria eta gorputzak nahikoa esan arteko musika izango da gaztetxean bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!