Ibarratik Misio Taldeak bere urteko batzar orokorra egingo du

Maier Ugartemendia 2014ko ira. 30a, 18:52

Ibarrako piperraren azokan zozketatutako saskiaren irabazlea iñigo Arregi tolosarra izan da

Ibarratik Misio Taldeak bere batzar orokorra egingo du urriaren 7an, parrokiko lokaletan (San Bartolome plaza 3, baxua), 19:30ean lehenengo deialdian, eta 20:00etan bigarrenean. Interesa duten guztiak bertara gonbidatu ditu taldeak.
Batzar horretan gai hauek landuko dituzte: 2013ko balantze ekonomikoa, 2013an finantzatutako proiektuen aurkezpena, zuzendariko batzarren aldaketa eta erregu-galderak.
Ibarratik Misio Taldea 1997an sortu zen, eta ordutik irabazi asmorik gabeko hainbat proiektu dituzte martxan. 2013an, esate baterako, India, Honduras eta Ekuadorren garatu dituzte hainbat proiektu.
Piperraren azokako zozketa
Ibarratik Misio Taldeak irailaren 21ean egindako piperraren azokan zozketatutako saskiaren irabazlea jada badakite zein den. 572 zenbakia izan zen zenbaki sariduna, eta zenbakiaren jabea Iñigo Arregi tolosarra izan zen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!