2014/12/03 09:15

Euskararen Nazioarteko Eguna

Uzturpe Ikastola eta Ibarra herria, Ibarra

09:15 Leire Agirrezabala mendi lasterketen korrikalari eta gure ikasle ohiaren saioa areto nagusian, EUSKARAREN GAILURRERA KORRIKA lemapean. Bertsoak eta galderak.

09:30 HHn txontxongiloak eta Argitxo panpinak.

Ondoren, Txokolatada

10:00 DBH

10:15 HH(beraien geletan)

10:30 LH 1-2-3

11:00 LH 4-5-6

10:40-12:00 DBHko Euskal Kultura tailerreko tresna tradizionalen erakusketa.

13:00-14:00 DBHko ikasleek sentsibilizazio kanpaina herrian zehar.

14:30-15:30 Kantu Festa Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eskainia ikastolako frontoian.

18:30 Emeterio Arrese lehiaketako sari banaketa Udaletxeko Batzar aretoan. Saridunek boligrafoa, liburuetan gastatzeko bonoa eta diploma jasoko dute. Lanen artean Errigorako produktuen saskia zozketatuko da. 

19:00 hitzaldia: “Euskararen sexismo ikustezina”, Berria egunkariko euskara arduradun Irene Arraratsek eskainita

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!