Ibarrako jaiak 2015

Kuadrila eguna gaur Ibarran

Tolosaldeko Ataria 2015ko abu. 25a, 16:33

Eguraldi eta giro ederrean hasi dute kuadrila eguna Ibarran. Goizean, kalejiran ibili dira herri guztian zehar bazkaltzera joan aurretik. 

Goizeko 11:45tan geratuta zeuden Ibarrako San Bartolome plazan kuadrila ezberdinak. Bertatik hasi dira kalejiran Bonberenea txaranga eta Giroarte dultzainero taldearekin. Pipar eta sardinak hartu eta dantzarik ez da faltarik izan goiz guztian zehar.

Bazkaldu aurretik, <<Gure esku dago>> argazki erraldoia atera dute herriko plazan. Gaur emango diote amaiera San Bartolome jaiei piparraren erretzearekin.

Hona hemen gaurko egitaraua:

ABUZTUAK 25, ASTEARTEA
KUADRILLA EGUNA

9:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.

11:45. Kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira.

12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin batera.

14:30. «Gure esku dago» argazki erraldoia, San Bartolome plazan.

14:45. Kuadrillen bazkaria, Emeterio Arrese parkean.

18:15. Eonian elektrotxarangarekin kuadrillen kalejira herrian zehar.

18:30. Saltoka taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

00:00. Osasun etxetik San Bartolome plazaraino piparra eramango da eta ondoren erreko da.

00:45. Zesuma taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.

2:30. Kuadrillen arteko jolasak, San Bartolome plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!