Haur eta gazteen gozamenerako

Tolosaldeko Ataria 2022ko urr. 2a, 17:22

Jolas eta joko ugari izan dituzte haur zein gazteek goizean zehar. Beste aisialdi eredu bat bultzatu nahi izan dute eta horretarako haurren baso magikoa bezalako egitasmoak egin dituzte.

Haurren baso magikoa, eskalatzea eta trial bizikleten zirkuitua, puzgarriak, jolas libreak, elikagaiekin jolasteko jokoak, elikadura tailerra... askotariko eskaintza prestatu dute gaurkoan haur zein gazteentzat. Ikastolan bertan zeuden ekitaldietako asko, Ameli eta xirrikituen jostunek ipuin emanaldi musikatua kasu, baina baita kiroldegi inguruan ere; bertan muntatu dute baso magikoa. Pertsonaia bereziek egin diete agurra gerturatutakoei eta ipuin zein istorioak entzuteko aukera izan dute. Eguraldia lagun izan du gaurkoan Kilometroak festak, eta familia ugari bildu da Uzturpe ikastolaren inguruan prestatuko ekintzetan parte hartzeko. Irene Caminosek trial erakustaldia eskaini du eta jende ugari bildu da bertan.

Erronka

Gaurko ekintzak oso parte-hartzaileak izan dira eta horren erakusle Erronkak bildu duen jende kopurua. Gipuzkoako 19 ikastolen arteko jolas topaketa da Erronka eta herriko hainbat txokotan egin dituzte probak. 300 gaztek hartu dute parte. Uzturpe ikastolak irabazi du azkenean eta berak eskuratu ditu jokoan zeuden 1.000 euroak. Bigarren eta hirugarren postuak partekatu egin dituzte, izan ere, Arizmendi eta Orereta ikastoletako gazteek 21na puntu eskuratu dituzte eta 500 eta 300 euro jasoko dituzte.

Erlazionatuak

Hamaika aukera

Tolosaldeko Ataria 2022 urr 02 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!