‘Txoria txori’, guztien ahotan

Tolosaldeko Ataria 2022ko urr. 2a, 18:38

Ibarrara gerturatu diren herritarrek ‘Txoria txori’ abestia abestu dute eguerdian, gune guztietan, aldi berean; aurtengo Kilometroetako berritasunetako bat izan da.

Berritasun eta berezitasun ugari izan dituzte aurtengo Kilometroek, eta horietan nagusia jai eredu berri baterantz jotzeko hautua izan da. Jai eguneko eskaintzaren barruan aipagarria izan da eguerdian, 12ak puntuak zirenean Kilometroetako kideek herritar guztiei egindako kanturako deia.  Hain justu, Joxean Artzek idatzi eta Mikel Laboak musikatutako Txoria txori abestia izan da antolakuntzak proposatutakoa. Eta helburua Kilometroak jaiaren bueltan, gune batean egon edo bestean, gazte, haur edo adineko guztiak batera abestea. Argazki edo irudi berezi hori lortzea izan da asmoa eta hein handia batean lortu da. Izan ere, izan Uzturpe ikastolako patioan, San Bartolome plazan, Azkuen edo Emeterio Arresen, guztietan zabaldu baita abesti esanguratsuaren mezua.

Erlazionatuak

«Eta nik, txoria nuen maite»

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 urr 02 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!