30 urterekin, gazte

Naiara Roldan de Aranguiz 2023ko abe. 2a, 14:28

Ibarrako plazako estalpea okupatu du gaur goizean Ibarrako Gazte Asanbladak. Izan ere, herrigunera eraman nahi izan dute 30. urteurrenaren ospakizuna. Kintoka banatuta, herri kirol jolasak egin dituzte elkarren kontra.

30 urte bete ditu Ibarrako Gazte Asanbladak eta hori horrela izanik, egun osoko ospakizuna prestatu dute ibartarrek. Hasierako ekintza plazako estalpean egin dute. Lau talde osatu dituzte, adina kontuan hartuta, eta baita kolorez ezberdindu ere. Belaunaldi bakoitzari zapi kolore bat egokitu zaio: arrosa, morea, gorria eta laranja. Ondoren, talde bakoitzak, gerrarako ohiu bat prestatu behar izan du, eta jarraian, lehiari ekin diote. Koxkor biltzen, zaku karreran, txingatan, sokatiran ibili dira goizean zehar, Gazte Asanbladako kideak.

Eguna berriz, luzea izango dute, eta 30. urteurrenaren ospakizunak ez du etenik izango goizaldera arte:

  • 14:30. Bazkaria.
  • 19:00. Sagardo dastaketa.
  • 21:00. Afaria, bertsolariek girotuta, Gaztetxean.
  • 22:30. Ekitaldia.
  • 23:00. Kontzertuak: Labankada, Iltze eta DJ Bikaña.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!