2015/06/13 11:30

Gure Esku Dago

Gure Esku Dago
Plaza, Ikaztegieta

Gure Esku Dago ekimeneko kideek antolatuta, Ikaztegietako plazan, ekainaren 21ean Donostian izango den ekitaldirako oihalak margotu nahi dira.

Larunbatean, hilak 13, 11:30etik aurrera izango da horretarako aukera. Ahalik eta jende gehien elkartu nahi da oihalak margotzeko. Animatu eta egunean bertan ere izango da izena emateko aukera!

Bestetik, Anoetako estadioa herritarrez betetzeko sarrerak erosteko aukera ere herrian bertan izango da!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!