Aurreko asteburuan Hendaian jokatu zen Hernandorena sariketaren bigarren kanporaketa eta bertan aritu zen Jon Mendiluze irurarra. Berekin batera, Ibai Lekuonak, Izaro Bilbaok, June Diazek, Maddi Aiestaranek eta Irantzu Idoatek kantatu zuten. Idoate izendatu zuen epaimahaiak saioko garaile eta Mendiluze finalean kantatzeko sailkatu zen.
Honenbestez, Irurako bertsolariarekin batera, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Danel Herrarte, Maddi Aiestaran eta Izaro Bilbao ariko dira kantuan maiatzaren 11ko finalean. Herri Urratsen bezperan, Senpereko Larraldean kantatuko dute 19:00etan.