Hilabete berdea Anoetako gaztetxean

XV.urtemuga ospatzen ari garen honetan, otsailean desobedientzia eta martxoan parekidetasuna landu ondoren, Elikadura Subiraultza hartu dugu gaitzat apirilean. Horrela, hitzaldiak, dokumentalak, kontzertuak eta beste hainbat ekintza izango ditugu apirila osoan zehar.

Egitarua honakoa da:

Apirilak 9, asteazkena 21:00tan: Gure lurra, gure etorkizuna! Elikadura burujabetza Euskal Herrian eta munduan! dokumentala

Apirilak 11, ostirala 23:00tan: I.Harituz Herriartekoaren bertso finala. Ondoren Ingo al deu? taldea

Apirilak 13, igandea: Gaztetxaren funtzionamenduaren azterketa genero ikuspegitik

Apirilak 16, asteazkena 22:00tan: El Ocaso de un Rey filma

Apirilak 23, asteazkena 18:00tan: Ba al dakigu zer den Elikadura Subiraultza? hitzaldia Aitor Aranbururen eskutik

Apirilak 25, ostirala 23:00tan: Katez eta Governorsen kontzertuak

Apirilak 26-27: Txirrita mendi ibilaldia Anoetako Kirol Taldearekin batera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!