Abendua, Anoetako Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Gaztetxea 2018ko abe. 13a, 18:11

2019ko maiatzean Anoetako Gazte Asanbladak 20 urte beteko ditu. Hau ospatzeko, hilabetero egitarau bat osatzen dabiltza.

Abenduan, ondorengoa izango dute:

*Abenduak 15, Maskulinitate tailerra: Maskulinitate ereduak aztertzeko gizonezkoentzako tailerra. Tailerraren helburua maskulinotasunaren identitateei buruz gogoeta egiteko espazio bat ematea da. Horren inguruan ditugun zalantzak elkarbanatzeko: nola sortzen den, zer galarazten edo zer nola ondorioak ekar ditzakeen…

*Abenduak 23, Xabi eta Maitaneren kontzertu akustikoa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!