Estilo anitzetako bederatzi kontzertu izango dira urrian Bonberenean

Ostiral honetan Han eta Ghetto taldeen kontzertuekin hasiko da hilabete honetako egitaraua.

Burrunba izango da nagusi ostiraletik aurrera Bonbereneako eszenatokian. Bederatzi kontzertu izango dira datorren hilabete honetan. Nabarmentze aldera, Leihotikan taldeak emango duen kontzertua: 20 urte betetzen ditu talde iruindarrak eta zuzenean grabatuko dute kontzertua. Ostiralean, Han eta Ghetto taldeak izango dira lehenak, 22:30ean.

URRIKO EGUTEGIA

Urriak 3, ostirala.
Han eta Ghetto. Han, urte asko daramatzaten musikariekin (Non Demontre, Mokaua, Yakuzi...) egindako proiektu berria da. Ghettok, Erolution izeneko bere azken diskoa aurkeztuko du.

Urriak 4, larunbata.
Brutal Calling eta Mamut. Beasain eta Tolosa inguruetako musikariek osatzen dute lehen taldea. Bigarrena Algortatik dator. Punk eta Oi! doinuak entzun ahal izango dira bien eskutik.

Urriak 7, asteartea.
Monochrome. Alemaniatik datorren taldea da, eta bostgarren diskoa, Unitá izenekoa, argitaratu berritan datoz Tolosara. (Kontzertua 20:00etan hasiko da).

Urriak 10, ostirala.
Sonnöv eta Meido. Bonbereneako estudioan grabatutako Hay una luz izeneko diskoa aurkeztuko du Sonnöv talde madrildarrak. Meido bilbotarrek, berriz, rock gogorra ekarriko dute.

Urriak 11, larunbata.
Leihotikan eta Altxatu. Hardcore eta punk-rock doinuak entzun ahal izango dira. Gainera, talde iruindarrak 20 urte betetzen ditu, eta ospakizun gisa kontzertua zuzenean grabatuko da.

Urriak 17, ostirala.
Iñigo Cabezafuego eta Belarminak. Bakarlari moduan hasi du ibilbidea Atom Rhumban ibilitako musikari ezagunak.

Urriak 18, larunbata.
Bocanada. Disko berria aurkeztera datoz. Aurrez sarrerak salgai izango dira Bonberenean bertan, baina ez da erreserbarik egingo.

Urriak 24, ostirala.
Ezinean eta Kasik. Azpeitia eta Azkoitiatik datoz, rock gogor doinuekin. Kasik-ek disko berria aurkeztuko du.

Urriak 25, larunbata.
Train to Roots eta Aspencat. Lehen taldea, Italiatik dator eta Reggae doinuak jarriko ditu. Aspencat talde balentziarrak Essencia diskoa aurkeztuko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!