Oholtzara itzulera

Udan zehar atseden hartu ostean atzo hasi zen kontzertuen denboraldia Bonberenean. 12 saio izango dira hilabete honetan. Bada, ordea, berezitasun bat: eskualdeko presentzia duten hiru taldek diskoak aurkeztuko dituzte.

Konbenio del Metalek bere lehen lana aurkeztuko du bihar. Bi Bala-k, berriz, bere bigarrena izango du, eta Glaukomak Bad Sound System taldearekin batera single bat argitaratuko du.

EGUTEGIA

BONBERENEA - URRIA

Urriak 1, osteguna (atzo). Cuello (Valentzia). 20.00etan. 8 €.

Urriak 2, ostirala. Arenna eta Viva Bazooka. 22:30ean. 8 €.

Urriak 3, larunbata. Konbenio del metal. 22:30ean. 8 €.

Urriak 9, ostirala. Joseba Irazoki, Jupiter Jon eta Nire. 22:30ean. 8 €.

Urriak 10, larunbata. Auxtin Alkhat. 22:30ean. 6 €.

Urriak 16, ostirala. Governors. 22:30ean. 8 €.

Urriak 17, larunbata. Bi bala. 22:30ean. 8 €.

Urriak 23, osteguna. Minor Empires (Madril). 22:30ean. 8 €.

Urriak 24, larunbata. Han! eta Zura. 22:30ean. 8 €.

Urriak 26, astelehena. Delta Sleep (Erresuma Batua). 20:00etan. 5 €.

Urriak 30, ostirala. Makala Jazz Funk Band eta Global Funk DJ. 22:30. 6 €.

Urriak 31, larunbata. Glaukoma eta Bad Sound System. 22:30. 8 €.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!