Sukaldaritza ikastaro arrakastatsua Casinon

Sonia Tapia izan genuen irakasle eta perretxikoak izan ziren osagai nagusia.

2013.ko Mikologia jardunaldiak astezkenean, urriak 16, hasiko dira, eta data horri begira, atzo, astelehena, Casino Elkarteko kideek, datozen egunetan antolakuntza lanetan indarberrituta hasteko, sukaldaritza ikastaro batean parte hartzeko parada izan zuten. Solana 4-ko sukaldaria den Sonia Tapia izan zen irakaslea, eta maixutasunez eta pazientziaz onddo eta perritxikoak osagai nagusi dituzten hainbat plater prestatu eta sekretutxoren bat edo beste ere erakutsi zien bertaratutakoei. Iaz antolatu zen kurtso hau lehenengoz, eta aurtengo arrakastaren ondoren ziur datorren urtean ere jarraipena izango duela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!