Onddoak eta zartaginak Zerkausian

Enrique Fleischmann sukaldari ezaguna izan zen Mikologia Jardunaldien bigarren egunean protagonista nagusia. Gaur goizean, Tolosaldeko ikastetxeetako gaztetxoen mendi irteerak hartuko dio lekukoa, eta arratsaldean, berriz, elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa izango da ekitaldi aipagarriena.

Mikologia jardunaldiek dagoeneko bide erdia egin dute. Atzokoan, Zerkausia goi mailako sukalde bihurtu zen Enrique Fleischmann-en eskutik. Egun, sukaldari mexikarra Bidegoiango Iriarte jauregia hotelean kokatzen den "Bailara" jatetxeko arduradun nagusia da, eta bertan, gaur egun, perretxiko eta onddo garaian bere jatetxean dastatu daitezken hiru plateren prestaketa prozesua zein den erakutsi zuen modu erraz eta atseginez. Plater hoiek dastatzeko aukera ere izan zuten bertara hurbildutakoek.

Jardunaldiak ez dute etenik eta gaur, ostirala, ekitaldiz beteriko eguna dugu. Goizean, Hirukide, Laskorain eta Anoetako ikastolako DBH1-eko ikasleak, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Casino Elkarteko kideekin batera, mendira irtengo dira perretxikoak bildu, ezagutu eta ondo bereizten ikasteko.

Eta arratsaldean, Zerkauisian, 19:00-etatik aurrera, elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!