Tolosako EAJren eskutik, eskerrak

Tolosako EAJk tolosar eta gipuzkoar, euskaldun guztiak zoriondu nahi ditu eta, noski, baita eskerrak eman ere.

3.779 izan dira Tolosan alderdiak jaso dituen bozkak. Kopuru ederra, konfiantza keinu zabala, eta harrotasun osoz esan dezakegu herri honetako, gure Euskal Herriko, eredu izan dela Tolosan gertatutakoa. Eskualdean ere bozkak mantendu eta zertxobait hobetu dituen alderdi bakarra izan da, izan ere, lau urte atzera aurkeztu ziren alderdi guztien artetik, EAJ izan da Tolosaldean jaitsierarik izan ez duen bakarra.
Tolosan ez ezik, Gipuzkoan, eta gainerako herrialde nahiz hiriburuetan ere garaile izan da. Beraz, ezinbestean, zorionez, ilusioz, lanerako gogoz, Eusko Alderdi Jeltzaleak eskerrak eman nahi dizkio bere bozkarekin sostengua eta etorkizunerako bideak lantzen jarraitzeko aukera eman digutenei. Bozka hauek dira Euskadiren ongizatea eta etorkizunerako bermea, eta argi dago, mezu hori ongi baino hobekiago ulertu dutela herritarrek.

Autogobernu eta ongizatean oinarritutako euskal ereduaren alde egin du gizarteak hauteskunde hauetan eta alderdiak tinko eutsiko dio lanari euskaldunen aurreikuspenei hutsik ez egiteko.


Zorionak, Tolosa, eta eskerrik asko!


EAJren Uri Buru Batzarra Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!