Izan zirelako gara eta garelako izango dira. Gora emakume langileon borroka!

Gaur, martxoaren 8a, Emakume langilearen nazioarteko eguna dugu, zoritxarrez aldarrikapen eguna izan behar da oraindik ere.

Amasa Villabonako EH Bildutik aurtengoan, gure aurretik belaunaldiz belaunaldi bizitza osoa gogor lanean eman duten emakumeekin gogoratu nahi izan dugu, emakume baserritarrekin, gure herriko paper industrian aritu direnekin, eguneroko etxeko lanetan jardun dutenekin, beren eskubideen alde borrokatu zutenekin...

Izan zirelako gara, eta garelako izango dira...

Gora emakume langileon borroka!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!