Zubimusuko lanak geldirik, zergatik? hemen duzue arrazoia

Azken egunetan Zubimusuko obra geldirik egon da, inolako lanik egin gabe, makinaria kenduta etab. Udal gobernuak ez du inolako jakinarazpenik egin eta horrek kezka sortu du, bereziki obra honek gehien kaltetzen dituen bizilagunen eta merkatarien artean. Hainbat herritarrek obra hau gelditzearen arrazoia galdetu digute EH Bilduko hautetsioi eta kostata bada ere, azkenean jakin ahal izan dugu zein den obren paralizazioaren zergatia.

EH Bilduko kideok jakin ahal izan dugunez, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailak agindu du Zubimusuko lanen behin behineko paralizazioa. Herritar askok jakingo dute duela aste batzuk zubiaren zati bat erori egin zela, ba hor dago arrazoia. Erori zen zubiaren zati hori, ondare historiko bezala katalogatuta dago eta ondorioz, ezin da besterik gabe zatia edonola berregin. Ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak zati horren berreraikitze edo berreskurapena egiteko proiektu bat eskatu dio obren arduraduna den Ur-agentziari. Ur-agentziak proiektua aurkeztu du Foru Aldundiko kultura sailean eta bertatik jakinarazi digutenez, proiektu hori ontzat eman, eta egun gutxi barru obrak berriz abiatuko omen dira.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!