Asteazkenean Aiztondoko ekitaldia Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2024ko api. 15a, 10:27

EAEko legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren baitan, EH Bilduk Aiztondo bailarako ekitaldia antolatu du asteazken honetan 19:00etan Villabonako Berdura plazan.

Ekitaldi honetako protagonista nagusia Ander Goikoetxea billabonatarra izango da, izan ere EH Bilduko Gipuzkoako hautagaien zerrendan 4. postuan doa eta ondorioz legebiltzarkide izango dela aurreikusi daiteke. Anderrekin batera Laida Begiristain lazkaotarra izango da ekitaldi honetan hitza hartuko duena, bera ere Gipuzkoako zerrendako hautagaia da.   

Amasa-Villabonako EH Bildutik ekitaldi honetara gerturatzeko deia egiten diegu herritarrei. Aldaketaren olatua dator Euskal Herrira eta guk ere ekarpena egingo diogu.

ALDAKETA DA ORAIN!
BOZKATU EH BILDU.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!