“Tolosatzen” partaidetza prozesuari buruz EH Bilduren azalpena

Tolosako EH Bilduk sarri adierazi du partaidetzak udal politikak egiteko modu bat izan behar duela. Zentzu horretan, Tolosako udal gobernua osatzen duten EAJk eta PSEk partaidetza beste zentzu batean ulertzen dutela ondorioztatu dugu.

Bada denbora bat, etorkizuneko Tolosa irudikatzeko “Tolosatzen” izeneko prozesua jarri zuela martxan udal gobernuak. Lehen bileratik -eta hor daude partaidetza batzordeko akta guztiak-, EH Bilduk mahai gainean jarri ditu prozesua garatzen hasterako argitzea beharrezkoak ziren gakoak:

- Garatzen den dokumentuaren izaera aholku-emailea edo erabakitzailea izango den argitzea.
- Beste plan edo departamentuetako erabakiekin kontraesanak agertzean, Hirigintzako Ordenazio Plan Orokorrarekin adibidez, zein izango den nagusituko den dokumentua.
- Tolosatzenen agertzen ziren ikuspegi desberdin eta zenbaitetan antagonikoak nola kudeatuko diren jakitea.
- Prozesua zaindu beharra azpimarratzen da eta udal gobernuak aurkezturiko kronogramak, presaren ondorio, hori ahalbidetzen ote duen.

Parte hartze prozesu batek hasieratik argitu behar ditu zeintzuk diren bere mugak eta gatazkak kudeatzeko zein metodologia erabiliko dituen. Bestalde, malgua izan behar du eta epeak errealitateari egokitu behar dira, ez alderantziz. Prozesuarekiko zalantzak mahai gainean jarri arren, EH Bilduk bertan modu aktiboan parte hartzen jarraitu du, erantzukizunez.

Diagnostikoari alderdien ekarpenak egitea eskatu zenean, EH Bilduk ekarpen dokumentua idatzi eta horrekin batera, prozesuan mahai gainean jarri eta erantzun gabeko galderen gaineko iruzkina entregatu zuen. Horrekin batera, ekarpen horiek lehen faseko diagnostiko txostenean biltzeko eskatu genuen.
Aipatutako dokumentua, udal webguneko txoko batean zintzilikatua izan da, ez ordea herritarren eskura gaur aurkezturiko diagnostiko txosten nagusian. Herritarrek informazioa gardentasunez eskuratzeko eskubidea dutenez, beharrezko ikusten dugu diagnostiko txostenean sartzeko eskatu arren osorik sartu ez dituzten arduradun politikoen iruzkinak tolosar guztien eskura jartzea.

Hemen duzue EH Bilduren ekarpen dokumentua: http://tolosa.eus/attachments/article/2851/EHbilduren%20ekarpenak.pdf

Bestalde, webgunean agertzen den batzorde bateko akta ere azalarazi nahiko genuke, aipatu moduan, gure zalantzak sarri adierazi izan ditugula ikusi ahal izateko: http://tolosa.eus/attachments/article/2851/Jarraipen%20Batzordea%20II.pdf%20

Behin eta berriz azaldu moduan, EH Bildutik eskua luzatzen jarraitzen diogu EAJren eta PSEren udal gobernuari benetako parte hartze eta gobernantza eredugarri eta homologatuak garatzeko. Baina aldi berean, horrelako asmoak dituen prozesua garatzeko beharrezkoak diren hainbat gako argitu gabe geratzeak, zalantzan jartzen du partaidetza prozesutik ateratako ondorioen egokitasuna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!