HERRI BATZARRERAKO DEIALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2014ko api. 10a, 14:09
2014ko martxoak 19ko 2014/019 alkatetza dekretuaren bidez, Elduaingo udalaren 2013ko aurrekontuaren likidazioa onartu da. Era berean, 2014ko otsailaren 25ean buruturiko ez-ohiko udal plenoan, Elduaingo udaleko 2014ko aurrekontu orokorrak onartu ziren. Honenbestez, 2013ko likidazioaren eta 2014ko aurrekontuaren xehetasunen berri, eta orokorrean, Elduaingo udalaren diru kontuen inguruan izan daitezkeen zalantzak argitzeko, Elduaingo udalalak, herritar oro 2014ko apirilaren 29an arratsaldeko 20:00etan Elduaingo kultur etxean burutuko den batzarrera gonbidatzen du. Gaiaren garrantziagatik, ahal den neurrian batzarrean parte hartzea eskatzen da.

ALKATEA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!