Lakunza eta Karakus munduko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Igarondo Urpekoak 2016ko uzt. 5a, 11:06

Hegats igeriketa txapelketa jokatuko da Greziako Voros hirian, eta Igarondo Urpekoak taldeko bi tolosar izan dira bertan; Lakunzak Espainiako bi errekor hautsi ditu.

Greziatik itzuli berri dira Igarondo Urpekoak taldekoak; izan ere, Voros-en ospatu dute igaro den asteburu honetan, Hegats Igeriketako Munduko Txapelketa. Mundu mailako igerilari onenak elkartu dira bertan, eta baita errekor ugari garaitu ere.

Horien artean bi tolosar zeuden: Irati Lakunza eta Aras Karakus. Nazioarteko txapelketara Espainiako Selekzioarekin joan dira Igarondo Urpekoak taldeko bi igerilariak. Jon Espina entrenatzailea ere eurekin izan da, hautatzailearen laguntzaile modura.

Emaitzei dagokienez, Irati Lakunzak Espainiako bi errekor hautsi zituen: 400 metroko eskafandra frogan lehenengoa, 12. postua lortuz, eta ur gaineko 200 metroko frogan bigarrena, 20. postua eskuratuz. Ur gaineko 400 metroko frogan ere hartu zuen parte tolosarrak, eta 21. postuan amaitu zuen.
Bestetik, Aras Karakusek ere ondo amaitu zituen bere frogak. Tolosarrak 22. postua eskuratu zuen 100 metroko eskafandran, eta 26.a berriz ur gaineko 50 metrotan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!